XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EZ-BAIAN Literatur sariketen onura edo balio ezari begiratu kritikoa ZaldikonTxapelketarik irabazi ezean ergitaletxeetan muzin egiten dute
Literatur sariez eta hauen balio edo onuraz maiz izan da eztabaida kultur giroan.
Egun ere pil-pilean dagoen gaia da, eta horrexegatik, mintzagai aukeratu zuen Zaldiko Maldiko elkartean.
Hizketan, gaian sakonketa egiteko Jon Alonso idazle iruindarra egon zen, berriki Espainiako Literatur Sari Nazionalean finalista gertatu dena, Euskaltzaindia eta Bilbao Bizkaia Kutxak (BBK) antolatu Mikel Zarate saria, iaz,
Josetxo Azkona idazleak Alonso aurkeztean esan zuen bezala,
Izan ere, Mikel Zarate ez da bakarra, Gipuzkoan ere beste pare bat lortuta ditu; Gabriel Aresti eta Julene Azpeitia sariak.
Jon Alonsok gaia kokatzeko Koldo Izagirrek lehiaketez idatzi 88ko artikulu bat berreskuratu zuen, miatu zituen beste batzuen artean.
Esan zuenez,
Horretan eszeptikoa agertu zen, lagun dezaketela uste duen arren, ez du uste hori denik bere helburu bakarra, eta, usu ez inportanteena.
Horregatik ekin zion Koldo Izagirreren testu ironiko bati irakurtzeari.
Izagirreren artikuluaIkuspegi historikoa du haseran artikuluak.
Hala dio:
Pierre Topet Etxahun berak bertso batzuk paratu zituen txapelketa horri buruzkoak susmoak zirela eta.
Antza, epaimahaiko apez horiek bertso batzuk moldatu zituzten, bere lagun ziren beste apez batzuei pasa zizkieten, eta haiek gero saria erdietsi zuten.
Horrek zer esan nahi duen argiro azaldu zuen Jon Alonsok,
Sarien aldeko jarrerak azaltzerakoan, 75ean Izagirrek eta Bernardo Atxagak atera zuten
Honetan zera zioten sariketei buruz:
21-22 urterekin esaten zuten hau, baina bitxia da ikustea urte batzuk geroago jazoko zena,
Esate batera, Izagirrek berak esan zuen,
Hau idatzi eta gutxira sari bat irabazi zuen.
Idatzitakoa gogorarazi zion kazetari batek, eta erantzun zuen:
Berrikiago, Lubaki bandak bere sasoirik hoberenean zegoenean, zera zioen literatura sariketetaz:
Esaldi honekin, Jon Alonsok txapelketetara aurkeztu eta saririk jasotzen ez dituzten lan guztiak oroitu zituen.
Horiek esanak beraz, baina Alonsoren idurikoz,
Zerrenda eginez gero idazle konsagratu gehienek sariren bat irabazi duela ikusiko genuke.
Aldeko puntuakJon Alonsok sariketen aldeko arrazoiak ere bazituela azaldu zuen.
Esate baterako, sariketek ezaguna izaten laguntzen dute, eta hori biziki garrantzitsua da argitaletxe batera ate joka joateko.
Ez bazaituzte deusetaz ezagutzen ez diote zure lanari inolako jaramonik egiten.